Tokiko diru

Bristolpound, Ingalaterrako Bristol hiriko tokiko dirua.

Tokiko dirua edo tokiko moneta ekonomian, antolakuntza jakin batean, parte hartzen duten erakundeek leku jakin batean erabil daitekeela adosten duten diru mota bat da. Tokiko diruak moneta nazional baten txanpon osagarri gisa jokatzen du, ordezkatu beharrean, eta helburua da komunitate baten barruan gastua sustatzea, batez ere tokiko enpresekin lotura eginez.[1] Moneta horiek ezin ditu gobernu nazional batek babestu, ez eta legezko baliorik izan ere. Complementary Currency Resource Center delako erakundean munduan era honetako300 diru osagarri inguru zenbatuta ditu.[2] Horietako bat Euskoa da, Ipar Euskal Herrian 21. mendean zabalkundea lortu duen tokiko dirua.

  1. People Powered Money: designing, developing and delivering community currencies. Community Currencies in Action.
  2. Complementary Currency Resource Center. «Online Database of Complementary Currency Systems Worldwide» www.complementarycurrency.org.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search